futbola

Velak ezingo du bi hilabetez jokatu

Haustura bat du barne meniskoan, eta gaur bertan egin diote ebakuntza.

Carlos Vela, larunbateko partidan, Sergio Ramosekin lehian. JUAN CARLOS HIDALGO, EFE
2015eko otsailaren 2a
16:33
Entzun

Txarrena ez zen izan Real Madrilen aurkako partida galtzea, ezta lau gol jasotzea ere. Larunbatean Carlos Vela Realeko aurrelariak min hartu zuen Santiago Bernabeun, eta gaur baieztatu dute lesio larria duela. Realak jakinarazi du haustura bat duela eskuin belauneko barne meniskoan, eta ebakuntza egin diote gaur bertan. Ondorioz, ezingo du bi hilabetez jokatu.

Lehen zatian utzi behar izan zuen futbol zelaia Velak. Mikel Sanchezek egin dio gaur ebaketa. Ligako hurrengo zortzi partidak galduko ditu gutxienez. Partida garrantzitsuak izango dira, asteburuaren ostean jaitsiera postuetatik lau puntura baitago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.