Francisco Ventoso (Movistar) izan da Italiako Giroko 9. etapako irabazlea, esprintean. Azkeneko bihurgunean zenbait txirrindulari erori dira, eta Mark Cavendish esprinterra izan da jausi direnetako bat —aurtengo Giroan bi garaipen lortu ditu—. Fabio Felline sartu da bigarren; Giacomo Nizzolo, hirugarren.
Ryder Hesjedalek (Garmin) jarraitzen du lider.
Bihar korrituko dute 10. etapa: Civitavecchia-Assisi (186 kilometro). Laugarren mailako mendate batean amaituko da saioa.
Orain arteko etapak
- 1. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Taylor Phinney. Liderra: Taylor Phinney.
- 2. etapa: Herning-Herning. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Taylor Phinney.
- 3. etapa: Horsens-Horsens. Irabazlea: Matthew Goss. Liderra: Taylor Phinney.
- 4. etapa: Verona-Verona. Irabazlea: Garmin taldea. Liderra: Ramunas Navardauskas.
- 5. etapa: Modena-Fano. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Ramunas Navardauskas.
- 6. etapa: Urbino-Porto Sant'Elpidio. Irabazlea: Miguel Angel Rubiano. Liderra: Adriano Malori.
- 7. etapa: Recanati-Rocca di Cambio. Irabazlea: Paolo Tiralongo. Liderra: Ryder Hesjedal.
- 8. etapa: Sulmona-Laceno. Irabazlea: Domenico Pozzovivo. Liderra: Ryder Hesjedal.
- 9. etapa: San Giorgio Nel Sannio-Frosinone. Irabazlea: Francisco Ventoso. Liderra: R. Hesjedal.