TENISA

Venustarrek, iaz bezala, aurten ere finala jokatuko dute Wimbledonen

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Ez zuten hutsik egin Serena eta Venus Williamsek atzoko finalerdietan, eta, iaz bezala, bi ahizpek jokatuko dute aurten ere finala, bihar Wimbledonen. Finalerdietan, Justine Henin-Hardenne eta Kim Clijsters belgikarrak hartu zituzten mendean. Iazko irabazle Serenak 6-3 eta 6-2 irabazi zion, zailtasun handirik gabe, Justine Henin-Hardenneri. Ahizpa, berriz, 4-6 galtzen hasi zen Kim Clijstersen aurka, baina gero buelta eman zion partidari (6-3 eta 6-1).

Gizonezkoetan, berriz, gaur finalerdiak jokatuko dituzten lau tenislariek lehen aldiz jokatuko dute finalaren atarikoa: Sebastien Grosjean frantziarrak, Roger Federer suitzarrak, Mark Philippoussis australiarrak eta Andy Roddick estatubatuarrak. Andre Agassi txapelketatik kanpo dela, txapeldun berri baten izena edukiko du torneoak igandeak.

Erresuma Batua, esku hutsik 67. urtez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.