Vettel izan da azkarrena Singapurko lehen saioetan
1 FORMULA. Sebastian Vettel izan da azkarrena Marina Bay zirkuituan, Singapurko Sari Nagusiko lehen saio libreetan. Red Bullekoaren atzetik Lewis Hamilton (McLaren) sailkatu zen, eta haren atzetik Jenson Button taldekidea. Fernando Alonso txapelketako liderra (Ferrari) laugarren izan zen. Singapurko lasterketa bihar jokatuko da (14:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu