Red Bull taldeko Sebastian Vettel izan da azkarrena jokatu berri diren Turkiako Sari Nagusirako sailkapen saioan. Vettelek urteko bigarren polea lortu du BrawnGPren autoen aurretik, eta txapelketan haiei aurre egin diezaikeen bakarra dela erakutsi du. Aerodinamika onena duten autoak saritzen ditu zirkuito honek, horregatik Red Bull eta Brawn dira aurrean.
Q1 saioan sorpresak izan ziren berriro. Horien artean aipagarrienak Lewis Hamilton eta Nelson Piquet izan dira. Hamiltonentzat bigarren porrota da jarraian, Monakokoa eta gero. Hangoarekin alderatuz, Turkian ez du inolako istripurik izan, eta ezinean aritu da. Aurreratu bezala, McLaren autoaren gabezia aerodinamikoak agerian gelditu dira Istanbulen. Kanpoan gelditu dira hauekin batera Buemi, Fisichella eta Bourdais. Adrian Sutilek Q2ra jauzi egin du, Monakon bezala.
Hurrengo saioan, Q2an, sorpresa gutxiago izan, da eta ohikoek egin dute aurrera. Vettel izan da azkarrean, 1:27.0 denborarekin, Trulliren aurretik. Toyotak gora egin du Monakorekiko, baina horrek ez dio balio izan Glocki, hau 13. izan baita eta ez da Q3ra pasa. Kanpoan gelditu dira berekin batera Heidfeld, Nakajima, Kovalainen eta Sutil. Hortaz, McLarenik ez da gelditu Q3rako. BMWk Kubica sartu du lehen hamarren artean, baina oraindik aurreko postuetatik urrun dira. Saio honetan gidari gehienek aukerazko pneumatikoekin lortu dute denborarik onena (biguinak).
Baina azken saioan gora beherarik ez da faltatu. Lider aldaketak izan dira uneoro, bakoitzak pneumatiko mota desberdinarekin, baina guztien artean bere itzulia osatzen azkena izan den Sebastian Vettelek lortu du azkenean polea, BrawnGPren bi autoen aurretik. Ohi bezala, Button eta Barrichello gehiegikeriarik gabe izan dira Q1 eta Q2etan, baina Q3 iritsi eta puntan azaldu dira. Red Bull autoek ere maila ona eman dute, Webber laugarren izan baita.
Trulli izan da besteen artean onena, bosgarren. Eta ondoren etorri dira Ferrari autoak. Ez dute Monakoko maila berdina eman, baina biak sartu dira lehen hamarren artean. Alonsok zazpigarren denbora egin du, eta badira hiruzpalau lasterketa inguru horretan sailkatu dena. Q3ko azken bi tokietan Rosberg eta Kubica izan dira, astun joango direnak.
Vettel oso pozik agertu da "zurizko gizonen aurretik" amaitu duelako, eta lasterketarako itxaropentsu hitzegin du.
1 Formula
Vettelek urteko bigarren polea lortu du Turkian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu