Victor Cabedo hil da, istripuan, Castellon entrenatzen ari zela

Orain 23 urte jaio zen Cabedo, Castellon; lehen denboraldia amaitzen ari zen Euskaltel-Euskadin

unai zubeldia
Donostia
2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Victor Cabedo Euskaltel-Euskadiko txirrindularia hil egin zen atzo, entrenatzen ari zela auto batek jo eta amildegi batetik erorita. 13:50an gertatu zen istripua, CV200 errepidean, Almedijar eta Ain artean, Castellon (Herrialde Katalanak), mendate bat jaisten ari zela. Miguel Madariaga managerrak baieztatu zuen albistea; Samuel Sanchezek abisatu zion hari. «Txirrindularitzan izan dudan momenturik gogorrena da. Inoiz ez zitzaidan egokitu gazte baten heriotza». Orain 23 urte jaio zen, Ondan (Castello), eta iaz iritsi zen profesionaletara, Orbearekin. Udan, Euskaltelera igaro zen, eta lehen denboraldia amaitzen ari zen. Beste urtebeterako kontratua zeukan talde laranjarekin. Gaur egingo dituzte hileta elizkizunak, Ondan, 18:00etan.

Kirol arloari dagokionez, datorren denboraldirako bi gazte fitxatu ditu Euskaltelek: Jon Aberasturi gasteiztarra, Orbeatik, eta Garikoitz Bravo lazkaotarra, Caja Ruraletik. 1989koak dira biak. Azkarra da Aberasturi, eta horren erakusgarri, Caixa Credito Agricola Sarian garaipena eskuratu zuen joan den sasoian. Iaz 13. postuan sailkatu zen Munduko Txapelketan, 23 urtez azpiko mailan. Bravo, berriz, igotzaile fina da. Mendiko saria irabazi zuen 2010eko Etorkizuneko Tourrean.

Bestalde, Amets Txurruka eta Iban Belaskori atzo jakinarazi zieten ez dutela jarraituko taldean; Alan Perez, berriz, erretiratu egingo da. Miguel Minguez, Ruben Perez, Gorka Verdugo eta Juanjo Orozekin erdi eginda daukate akordioa segitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.