Viguerak utzita jokatuko du Gimnasticen
REALA. Borja Viguera Realeko aurrelariak Gimnasticen ariko da sasoia amaitu arte, talde txuri-urdinak utzita. Jokin Aperribai Realeko presidenteak atzo jakinarazi zuen Gimnasticekin aurre-akordio bat sinatu dutela. Viguerak 23 urte ditu, eta 2007-2008 denboraldian egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin. Sasoi honetan bost partida jokatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu