Viktoria Rebensburg jarri da lider Munduko Kopan
ESKIA. Viktoria Rebensburg alemaniarrak irabazi zuen atzo Munduko Kopako lehen proba, Soeldengo glaziarrean, Austrian. 21 urte besterik ez dauzka Rebensburgek, eta egungo olinpiar txapelduna da. Kathrin Hoelzl alemaniarra -orain bi urte munduko txapelduna- sailkatu zen bigarren, 42 ehunenekora, eta Manuela Moelgg italiarra hirugarren, 86 ehunenekora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu