Vila-realek eta Milanek jokatuko dituzte Txapeldunen Ligako finalerdiak. Herrialde Katalanetako taldeak Milango Inter kanporatu zuen atzo, itzuliko partidan 1-0 irabazita (joanekoan 2-1 galdu zuen). Arruabarrenak sartu zuen neurketako gol bakarra, 58. minutuan. Vila-real historia egiten ari da, lehen parte-hartzea baitu Txapeldunen Ligan.
Milanek, berriz, Lyongo Olympique kanporatu zuen. Partida amaitzeko bi minutu eskas falta zirenean 1-1 zen markagailua, hots, Frantziako taldea ariko zen finalerdietan (hutsean amaitu zen joaneko partida). Baina azken minutuetan Italiako taldeak gora egin zuen eta Inzaghiren eta Shevchenkoren golei esker buelta eman zion kanporaketari. Azkenean 3-1 nagusitu zen Milan. Lyongo Olympique finalerdietatik kanpo geratu da hirugarren urtez jarraian. Iaz PSVk kanporatu zuen, eta orain bi urte Portok. Milan, berriz, bigarren urtez jarraian ariko da finalerdietan. Iaz finalera iritsi zen, baina Liverpoolen aurka galdu zuen.Gaur jokatuko dira final-laurdenetako beste bi partidak. Arsenalek eta Bartzelonak dena dute alde aurrera egiteko. Ingalaterrako taldeak 2-0 irabazi zion joanekoan Juventusi. Herrialde Katalanetako taldeak, berriz, hutsean berdindu zuen joanekoan Benficaren zelaian. Gaur, etxean jokatuta, eskura du sailkapena.
Vila-real eta Milan Txapeldunen Ligako finalerdietan ariko dira
Milango Inter eta Lyongo Olympique kanporatu dituzte final-laurdenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu