Frantziako Tourra

Vinokourov jaun eta jabe

Courchevel eta Briançon artean egin den etapan Alexandre Vinokourov T-Mobile Teameko txirrindulariak poltsikoratu du garaipena. Lasterketako hiru mendateak ihesian igaro ondoren helmugara aurrena iristea lortu du.Santiago Boterorekin (Phonak) esprintean borrokatu behar izan du garaipena lortzeko.

2005eko uztailaren 13a
18:34
Entzun
Frantziako Tourreko 11. etapa zegoen gaur jokoan. 173 kilometroko ibilbide gogorra pasa behar izan dute txirrindulariek. La Madelein, Telegraphe eta Galibier bezalako mendate gogorretatik igaro dira kirolariak. Helmugan Alexandre Vinokourov (T-Mobile Team) kazajistandarra izan da azkarrena.

Ia etapa osoa egin du ihesian gaurko irabazleak. Hasieran nahiko talde sendo bat osatu dute baina gutxika-gutxika bakarrik geratzen joan da. Telegraphen gora, Boterok eta Oscar Pereirok (Phonak)lagundu dute.Azkenean hirurak batera iritsi dira gailurrera.

Komeriak Galibiereko mendatean etorri dira. Hiruek batera eman diote hasiera mendateari baina Oscar Pereiro atzean geratu da. Botero eta Vinokourovek osatu dute beraz lasterketa burua. Hala ere, etaparen gogortasun maila handia ikusirik, Boterok ezin izan du Vinokouroven erritmoa jarraitu eta bakarrik gauzatu du igoera.

Mendatearen jaitsiera oso konplikatua izan arren, Boterok txirrindulari kazajistandarrarekin bat egitea lortu du eta biek batera egin dituzte Briançonera heltzeko geratzen zitzaizkien 40 kilometroak.

Vinokouroven erakustaldia bikaina izan da. Etapa ihesian egin ostean, Briançoneko helmugan Boteroren aurretik sartzeko gai izan da.

Euskaldunak Pirinioetara begira

Euskal txirrindulariek ez diete lan handirik eman gaurko protagonistei. Joseba Beloki (Liberty)atzean geratu da La Madeleinen lehenengo kilometroetan. Haimar Zubeldia (Euskaltel) eta Iban Mayok (Euskaltel), aldiz, atzokoan baino lan hobea egin dute gaur. Galibierera iritsi arte onenen artean izan dira, baina azken mendatean segundu batzuk galdu dituzte.Hala ere Haimar Zubeldia lehenengo taldean iritsi da helmugara.

Pirinioak izan ohi dira euskal txirrindularientzat mendiko etaparik gogokoenak. Euskal giroa izaten da nagusi bertan eta txirrindulariek etapa politak egiten dituzte. Aurtengoan ikusteke dago oraindik zer gertatuko den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.