L'Equipe Frantziako egunkariaren webaren arabera, Alexandr Vinokurovek positibo kontrolatua eman zuen Frantziako Tourraren lehengo larunbateko erlojupekoaren ondoren, odol transfusioagatik, eta haren talde Astanak utzi egin du proba. Taldeak positiboaren albistea berretsi egin du, baita erretiroa ere.
Egunkariak dioenez, Chatenay-Malabry laboratorioan egin zuten odol azterketa eta bi jatorri desberdineko globulu gorriak atzeman zituzten; baliteke etapa haren aurretik egin izana txirrindulariak tranfusio homologatua. Hurrengo orduetan egingo dute beste azterketa bat, baina Astanak dagoeneko utzi du proba. Vinokurovez gain, besteak beste, Andreas Kloden (bosgarren sailkapen nagusian, Michael Rasmussen liderretik 5.34ra) eta Andrei Kaxetxkin (zortzigarren, 7.54ra) dira Astanako txirrindulariak.
Atenasko Olinpiar Jokoen ondotik (2004), dopinaren kontrako agentziek odol transfusio homologatuak atzemateko sistemak dituzte.
Albi-Albi 54 kilometroko erlojupekoa irabazi egin zuen Vinokurovek (Tourreko hamahirugarren etapa), erraz. Atzo ere hura izan zen garailea, Pirinioetako lehen etapan.
Tourra hasi aurretik, faboritoetakoa zen. Bosgarren etapan erorikoa izan zuen eta grapak jarri zizkioten belaunean. 23. tokian dago sailkapen nagusian, 28 minutu eta 21 segundora.
Txirrindularitza
Vinokurovek positibo eman du Tourrean, eta Astanak utzi egin du proba
'L'Equipe' egunkariaren =lwebak==http://www.lequipe.fr/=l dio lehengo larunbateko erlojupekoan eman zuela, odol transfusioagatik. Taldeak albistea berretsi egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu