Txirrindularitza

Vinokurovek txirrindularitza uztea erabaki du

Kazakhstango Federazioak Tourrean positibo emateagatik urtebeteko zigorra jarri ostean eman du erabakiaren berri.

2007ko abenduaren 6a
18:39
Entzun
Kazakhstango Txirrindularitza Federazioak gaur jakinarazi du Aleksandr Vinokurovi urtebeteko zigorra jarri diola azkeneko Frantziako Tourrean positibo emateagatik, eta Vinokurovek berak ondoren erabaki du txirrindularitza utziko duela orain, L'Equipe-ren webak dioenez.

2008ko uztaila arteko zigorra da Kazakhstanena, eta Vinokurov Beijingo Olinpiar Jokoetan izango zela aipatzen zen, hurrengo urteko abuztuaren 8tik 24ra bitartean izango direlako. Ez da izango, gaurko erabakiaren arabera. "Hala ere, nire ohorea salbatzeko ahal den dena egingo dut", adierazi du.

Tourrean uztailaren 21eko etapan eman zuen positibo Vinokurovek (Astana taldea), eta taldeak hiru egunera utzi egin zuen proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.