Virginia Berastegi bilbotarrak irabazi du gaur Pragan jokatu den distantzia luzeko Europako Triatloi Txapelketa.
Parte hartzaileek, Vitava ibaian lau kilometro egin dituzte igerian lehenengo, 120 kilometro bizikletaz ondoren, eta azkenik 30 kilometro korrika egin dituzte.
Ez da Berastegik lortu duen garaipen garrantzitsu bakarra, aurretik 2003ko Munduko Txapelketan urrezko domina lortu zuen eta brontzezkoa 1997 eta 2002ko mundialetan.
Triatloia
Virginia Berastegik irabazi du distantzia luzeko Europako Triatloi Txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu