Vuelta Sevillatik aterako da hurrengo urtean
Zurrumurruak bolo-bolo zebiltzan azken asteotan, eta azkenean baieztatu egin dira. Hartara, Vuelta datorren urtean Sevillatik aterako dela jakinarazi du Javier Guillen lasterketako zuzendari nagusiak. Zortzi kilometroko erlojupekoa jokatuko da han, gauez. Era berean, Vuelta Asturiasera itzuliko dela aurreratu zuen -«pare bat etapa, gutxienez»-, eta Pirinioak ere sartu nahi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu