Waltary Agustik aise hartu du menpean Paxkal Ezkurra, gaur arratsaldean Baionako Moderne trinketean jokatutako buruz buruko finalean: 40-18. Sakez min handia egin dio Waltaryk Ezkurrari, 22 tanto egin baitizkio hasierako jokaldiarekin; Ezkurra II.ak, berriz, hiru tanto soilik egin dizkio saketik. Hartara, erreskan lortutako hirugarren txapela du Waltaryk, hirurak ere Ezkurraren aurka eskuratuak.
Orain bi urte, 40-22 irabazi zion. Iazko finala, ordea, bestelakoa izan zen. Waltary 20-1 irabazten ari zela bertan behera utzi zuten partida, Ezkurrak aldageletako ateko kristala ukabilez hautsi eta min hartu zuelako. Urruñakoak giharrak eta zainak zauritu zituen, eta larri eraman zuten ospitalera. Haren kirol ibilbidea bera ere kolokan jarri zuen beroaldi hark.
PILOTA
Waltaryk aise irabazi dio trinketeko buruz buruko finala Ezkurra II.ari (40-18)
Sakez 22 tanto egin ditu kubatarrak, eta erraz eskuratu du hirugarren txapela erreskan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu