Waltary Agustik eta Thierry Arizmendik Superprestige torneoko —txapelketaz gain, buruz buru jokatzen den bakarra— finala jokatuko dute etzi, Donibane Garaziko Garat trinketan (17:00). Kubatarra da faborito, finalerdietan sasoi bikaina erakutsi, eta iaz berak jantzi zuelako txapela. Iazko Superprestigean ere, finalerdietan, Arizmendiren aurka jokatu eta 40-30 irabazi zuen.
Waltaryren buruz buruko agintea Moderneko beirazko paretatik haratago hedatzen ari da, eta harrizkoetan ere bera da nagusi. Hain da handia aldea beiran, 2011ko buruz buruko txapelketako finala Garaten jokatuko da. Baina, Garazin ere, kubatarra gelditzea ez da erraza, eta iaz torneoa irabazi ondoren, aurten, finalerdietan, 40-13 irabazi zion Etxeberriri, eta hamahiru tanto egin zizkion saketik. Arizmendik, berriz, 40-31 irabazi zion Lemunori, partida luze eta onbatean.
Waltaryk eta Arizmendik Superprestigeko finala jokatuko dute etzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu