Waltaryk eta Ozafrainek jokatuko dute banakako finala, hilaren 25ean

Kubatarrak 40-9 irabazi dio Ezkurra II.ari finalerdietan; eta Bankakoak, 40-20 Etxebarriri

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2012ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Waltary Agustik eta Patrick Ozafrainek jokatuko dute buruz buruko trinket finala, hilaren 25ean, Baionako Moderne trinketan. Biek ala biek herenegun lortu zuten txartela, finalerdiak alde handiz irabazita. Kubatarrak 40-9 kanporatu zuen Paxkal Ezkurra historia gutxiko partida batean. Waltaryk ez zion aukerarik eman aurkariari, eta hogei tanto egin zizkion saketik. Ozafrainek, bestalde, 40-20 irabazi zion Herve Etxeberriri. Bigarren finalerdian ere ez zen orekarik egon, Ozafrain 32-3 irabazten hasi baitzen erlaxatu zen arte.

Bi pilotariek eskarmentu handia dute finaletan. Waltary buruz buruko txapelketako partidarik galdu gabe dago berezkoekin jokatzen hasi zenetik. Azken lau txapelketak irabazi ditu eta bera izango da faborito bosgarrena jokoan izango duen egunean.

Ozafraini dagokionez, bosgarren finala izango da. Bi aldiz izan zen buruz buruko txapeldun, 2003an eta 2005ean, eta beste bitan txapeldunorde: 2006an eta 2007an. Aurrenekoz txapeldun izan zenetik bederatzi urte pasa ondoren, eta 37 urterekin, berriz ere finalean egongo da. Bera izan da txapelketako ezustekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.