Lagun Aron bakarrik ez, Bilbo Basketeko eta Baskoniako bulegoetan ere mugimendua egon zen atzo. Bilbo Basketeko Chris Warrenek bere Twitter kontuan jakinarazi zuen Bilbo utzi eta Kroaziako Cedevita taldean jokatuko duela. Bilbo Basketek lotu gabe zeukan hari mutur bakarra Warrenena zen, jokalariari kontratua berritu edo ez, baina azkenean Warrenek berak eman du bukatutzat harremana.
Baskoniari dagokionez ere, David Loganen ingurukoak izan ziren hizpide. Jakina da Baskoniak estatubatuarra saldu egin nahi duela, eta are gehiago Obradovicen Panathinaikosek agertutako interesaren ostean. Batzuk joan, eta besteak etorri. Diario de Noticias-ek argitaratu duenez, Marko Popovic kroaziarra izan liteke bigarren joko antolatzailea.
Warrenek Bilbo Basket utzi eta Kroazian jokatuko du, Cedevita taldean
Baskoniako Logan Panathinaikosera bidean egon liteke, eta Marko Popovic, berriz, Gasteizera bidean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu