Wawrinkak Bilboko Mastersa jokatuko du
TENISA. Stanislas Wawrinka suitzarrak, ATPko 21. sailkatuak, Bilboko Mastersean parte hartuko du. Hala, parte-hartzailebakarra falta da zortzikotea zehazteko, eta hiru dira hautagaiak: Nikolai Davidenko, Marcos Baghdatis eta Robin Soderling. Beste sei parte-hartzaileak Herrialde Katalanetako eta Espainiako tenislari onenetarikoak dira. Mastersa abenduaren 17tik 19ra jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu