Tenisa

Wawrinkarentzat, Roland Garros

Suitzarra ezustean nagusitu zaio Novak Djokovic-i: 6-4, 4-6, 3-6, 4-6.

Stan Wawrinka, garaikurra eskuan, garaipena ospatzen. ROBERT GHEMENT / EFE
2015eko ekainaren 7a
18:45
Entzun

Roland Garros txapelketako finaleko lehen seta Novak Djokovicek irabazi badu ere (6-4),  Stan Wawrinkak hurrengo hirurak irabazi, eta lehen aldiz gailendu da Pariseko lehiaketa garrantzitsuan. Djokovic zen faborito argia gaurko finalerako, baina ezustean, burua jaitsi behar izan du suitzarraren aurka. Ondorioz, Rolan Garrosik gabe jarraitu beharko du. Oraindik irabazi ez duen Grand Slam bakarra da.

Wawrinkak, aldiz, kirol ibilbideko bigarren grand slameko txapelketa du gaurkoa. Iaz, Australiako Irekia irabazi baitzuen. Txapelketa bikaina egin du 33 urteko tenislariak. Final laurdenetean Roger Federer herrikideari nagusitu zitzaion eta finalerdietan Jo-Wilfried Tsongari.

Emakumezkoetan, atzo jokatu zen finala. Serena Williamsek uste baino gehiago sufrituta irabazi zion Lucie Safarovari: 6-3, 6-7, 6-2)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.