Txirrindularitza / Frantziako Tourra

Weening edo Kloden?

Irudi moteletan alderatuz batera-batera iritsi dira Peter Weening (Rabobank) eta Andreas Kloden (T-Mobile) gaurko etapako helmugara. Antolatzaileek Kloden jo dute irabazletzat aurrena, baina segundo batzuk beranduago iritzia aldatu eta Weeningi eman diote garaipena, 'foto-finish'-eko irudiak hala erakutsi baitu. Biak bakarrik iritsi dira, beste guztiei 27 segundoko aldea atereaz.

2005eko uztailaren 9a
17:10
Entzun
Iaz Frantziako Tourreko sailkapen orokorrean bigarren postuan amaitu zuen Klodenek, eta aurten ere zerbait lortzekotan dabilela dirudi. Ihesi zebilen Weeding harrapatu du Col de la Schlucht (2.) gainera iristeko bost metro falta zirela. Handik bukaerarako kilometroak batera egin dituzte, eta Klodenek egin ahalak egin ditu tartea ahalik eta gehien handitzeko. Azkenean bien arteko esprint estuarekin amaitu da etapa, eta Weeningi eman diote garaipena.

Pforzheim eta Gerardmer artean egin den 231 kilometroko etapan 27 segundo beranduago iritsi da taldea, eta hango esprintean Alejandro Valverde garaitu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.