Wembley dago zerumugan

Gaur eta bihar jokatuko da Txapeldunen Ligako ligaxkako lehen jardunaldia

Julen Etxeberria.
Donostia
2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Urruti dago maiatza, baina gaur eta bihar Txapeldunen Ligako ligaxkari ekingo dioten 32 taldeetatik askok hilabete hori dute jomugan, zehatzago, hilabete horretako 25. eguna, egun horretan jokatuko baita final handia, Londresen, Wembley eraberrituan. Egun horretan jakingo da zein den Europako talderik onena, edo, behintzat, lehiaketa nagusian ondoen aritu dena. Izan ere, nor ausartzen da esaten Chelsea dela egun Europako talderik onena? Londresko taldeak aurreko sasoian erakutsi zuen merezi gabe ere irabaz daitezkeela tituluak. Hura baino askoz gehiago izan ziren Bartzelona eta Bayern Munich finalerdietan eta finalean, baina azkenean, ingelesak nagusitu ziren. Beste guztia sobera zegoen.

Gaurtik aurrera du aukera balentria errepikatzeko. Faboritoen artean dago berriz, azken sasoietako hautagai berek osatzen duten zerrendan: Bartzelonak, Real Madrilek, Bayernek, Manchester Unitedek, Manchester Cityk, Juventusek... Gaur hasiko da lehia, eta hasteko, bi partida nabarmentzen dira: Chelsea eta Juventusenartekoa Londresen, eta Real Madril eta Manchester Cityren artekoa Bernabeun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.