Lieuwe Westra (Vacansoleil) izan da Paris-Nizako etapa nagusiko irabazlea, eta Bradley Wigginsek (Sky) lidergoari eustea lortu du. Onet le Chateau-Mende artean korritu dute saioa —probako bosgarrena, 179 kilometrokoa—; sei mendate izan dituzte, eta azkenengoan zeukaten helmuga.
Sei segundora Alejandro Valderde, Wiggins eta Levi Leipheimer sartu dira, hurrenez hurren.
Sailkapen nagusian bigarren jarri da Westra, sei segundora. Hirugarren Leipheimer dago —hamarrera—, laugarren Valverde —hemezortzira—.
Bihar, seigarren etapa: Suze-la-Rousse Sisteron, 178,5 kilometrokoa. Hirugarren mailako lau mendate eta bigarrengo bat izango dituzte.
Igandean bukatuko da Paris-Niza, 9,6 kilometroko kronoigoera batekin.
Cavendish irabazle Tirreno-Adritikoan
Mark Cavendish-ek (Sky) eskuratu du Tirreno-Adritikoko bigarren etapa, esprintean. Oscar Freire sartu da bigarren.