Sevillarekin ariko da bihar Athletic Europako Ligako final laurdenetako joaneko partidan. Horren atarian, Iñaki Williams aurrelari zuri-gorria elkarrizketatu du Haritz Gallastegik. Segidakoak dira Williamsek esandakoetako batzuk:
- "Oso kanporaketa erakargarria da. Jokalari guztiok dugu gustuko Europan protagonista izatea. Guretzat finala da".
- "Zuhurtziaz jokatu behar dugu. Hala ere, ezin dut ukatu oso motibatuta gaudela".
- "Urte asko pasa nituen Iruñean. Egiari zor, nafartzat ere badut neure burua".