Wimbledon Erresuma Batuko torneo garratzitsuan emakumezko tenislariek gizonezkoek baino diru gutxiago irabazi izan dute sarietan, baina txapelketako antolatzaileek aurten aldaketa egingo dute eta emakumezkoek lehen aldiz gizonezkoek adina irabaziko dute.
"Emakume tenislarientzat albiste ona da eta haiek Wimbledonen egin duten ekarpen handia aitortzen du", esan du Tim Phillips All England Clubeko presidenteak. Albiste hori emakume kirolarientzat "pizgarria da", haren ustez.
Urteetan jaso izan dute Wimbledoneko antolatzaileek "diskriminazio sexuala" egiten zuten kritika. "Orain ondorio logikoa atera dugu eta aldea deuseztu", esan du Phillipsek.
Iaz, adibidez, gizonezkoetako irabazle Roger Federerrek 949.750 euroko saria jaso zuen eta emakumezkoetako garaile Amelie Mauresmok 906.000koa. All England Cluben arrazoia zen gizonezkoek gehienez bost setera jokatzen dutela eta emakumezkoek hirura.
Australiako eta Ameriketako Estatu Batuetako irekietan emakumezkoek eta gizonezkoek berdin irabazten dute. Roland Garrosen, ordea, gizonezkoek oraindik gehiago irabazten dute.
Tenisa
Wimbledonen lehen aldiz emakumezkoek gizonezkoek adina irabaziko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu