Xabi Alonso (Tolosa, 1981) Real Madrileko jokalaria da aurtengo Urrezko Baloia irabazteko hautagaietakoa, gaur FIFAk jakinarazi duenez. Honek 23 jokalari hautatu ditu horretarako, eta urtarrilaren 10ean emango du irabazlearen izena, Zurichen.
Alonsok sekula ez du nazioarteko banakako saririk irabazi. Taldeka bai: Liverpoolekin Txapeldunen Liga bat (2005) eta Espainiako selekzioarekin Eurokopa (2008) eta Munduko Txapelketa (2010).
Jokalari hautagai denak
Xabi Alonso (Euskal Herria), Dani Alves (Brasil), Iker Casillas (Espainia), Cristiano Ronaldo (Portugal), Didier Drogba (Boli Kosta), Samuel Eto'o (Kamerun), Cesc Fabregas (Herrialde Katalanak), Diego Forlan (Uruguai), Asamoah Gyan (Ghana), Andres Iniesta (Espainia), Julio Cesar (Brasil), Miroslav Klose (Alemania), Philipp Lahm (Alemania), Maicon (Brasil), Leo Messi (Argentina), Thomas Muller (Alemania), Mesut Ozil (Alemania), Carles Puyol (Herrialde Katalanak), Arjen Robben (Herbehereak), Bastian Schweinsteiger (Alemania), Wesley Sneijder (Herbehereak), David Villa (Espainia) eta Xavi (Herrialde Katalanak).
Entrenatzaile hautagaiak
Carlo Ancelotti (Italiakoa da; Chelsea taldeko entrenatzailea), Vicente del Bosque (Espainia; Espainiako selekzioa), Alex Ferguson (Eskozia; Manchester United), Pep Guardiola (Herrialde Katalanak; Bartzelona), Joachim Low (Alemania; Alemaniako selekzioa), Jose Mourinho (Portugal; Inter eta Real Madril), Oscar Tabarez (Uruguai; Uruguai), Louis Van Gaal (Herbehereak; Bayern Munich), Bert Van Marwijk (Herbehereak; Herbehereak) eta Arsene Wenger (Frantzia; Arsenal).
futbola
Xabi Alonso, Urrezko Baloia jasotzeko hautagaietakoa
FIFAk 23 jokalari aukeratu ditu horretarako, eta urtarrilaren 10ean jakinaraziko du irabazlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu