Gaur eguerdian amaitu dute Xabi Fernandez eta Iker Martinez nabigatzaileak Bartzelona World Race karrera. Munduari itzulia eman diote, eta 94 egun, 21 ordu, 17 minutu eta 35 segundo behar izan dituzte horretarako. Geldialdirik egin gabe eta laguntzarik gabe burutu dute balentria.
Lurra hartu ondoren, senideak eta lagunak agurtu eta prentsaurrekoa emango dute. Fernandez eta Martinez munduko txapeldun dira belako 49er modalitatean, eta urrezko domina irabazi zuten 2004ko Olinpiar Jokoetan eta zilarrezkoa, 2008koetan. Orain lurra hartuko dute, eta senideak eta lagunak agurtu ondoren, prentsaurreko bat emango dute.