Xabi, Iniesta eta Messi Bartzelonakoak, finalera

2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
URREZKO BALOIA. Xavi Hernandez, Andres Iniesta eta Lionel Messi Bartzelonako jokalariak dira Urrezko Baloia jasotzeko hiru hautagaiak. FIFAk eta France Football egunkariak elkarrekin banatuko dute lehen aldiz saria, eta finalera iritsi diren hiru jokalariak Bartzelona taldekoak direla jakinarazi zuten atzo. Hirugarren aldiz gertatu da talde berekoak izatea hiru finalistak. 1988an eta 1989an Milan taldekoak izan ziren hirurak. Bi urte horietan Van Bastenek irabazi zuen saria. Gullit eta Rijkaard izan zituen atzetik lehen urtean, eta Baresi eta Rijkaard bigarrenean. Urtarrilaren 10ean banatuko da saria Zurichen (Suitza).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.