Xabier Azkargortak Bolivia zuzenduko du berriro
FUTBOLA. Atzo aurkeztu zuten Xabier Azkargorta (Azpeitia, Gipuzkoa, 1953) Boliviako hautatzaile gisa. Azkargortak helburu zehatza izango du: Bolivia 2014ko Brasilgo Munduko Koparako sailkatzea. Azpeitiko entrenatzaileak 1993tik 1994ra zuzendu zuen Bolivia, eta 1994ko AEBetako Munduko Koparako sailkatu. «Oso pozik nago. Herrialde honek eman didana itzultzen saiatuko naiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu