Behobia Donostia

Xakib Laxgar eta Gema Barrachina nagusitu dira

Euria goian behean, putzu handiak, txingorra... Ez dute giro izan Behobia-Donostian parte hartu duten 27.000 korrikalari inguruk. 

Lachgar Behobiako helmugan. JUANAN RUIZ, FOKU
2019ko azaroaren 10a
21:47
Entzun

Aurreikuspenak ez dira bete, eta ez dira faboritoak nagusitu. Xakib Labgar izan da Bulebarreko helmugara ailegatu den lehen korrikalaria. Iraitz Arrospide zen faborito nagusia, eta gogor ekin dio saioari. Arrospidek eta Lachgarrek Ivan Fernandez eta Jesus Olmosekin egin dute ia bide osoa. Amaiera aldera pixka bat atzera gelditu da Laxgar, baina, azken kilometro eta erdian abiadura azkartu du, eta harrapatu eta pasatu egin ditu, garaipena eskuratuz. 1:00:57ko denboran iritsi da.

11 minutu gehiago behar izan ditu aurreneko emakumezkoak: Gema Barrachinak. Aroa Merino zen faborito nagusia, aurreko hiru lasterketak berak irabazi baitzituen. Baina gaur, hotzagatik-edo ez dio lasterketari neurria hartu. Diana Martin zen beste faborito bat, Barrachinarekin batera. Barrachinak Errenteria parean utzi du atzean Martin, eta bakar-bakarrik egin ditu handik aurrerako kilometroak, harik eta helmugara iritsi den arte.

Eguraldia izan da gaurko beste protagonistetako bat. Baldintzak ez dira onenak izan. Giro freskoa izan da nagusi, haizetsua, eta lehertu egin dira hodeiak. Hala ere, ez du festa zapuztu, eta handia izan da parte hartzea: 27.084 korrikalari irten dira, eta horietatik 25.479 lasterkarik zeharkatu dute helmuga. Ibilbidearen bazterretan ere jendetza elkartu da parte hartzaileak animatzera.

 

Honela gelditu dira sailkapenak:

Gizonezkoak:

1.- Xakib Laxgar:  1:00:57.
2.- Iraitz Arrospide: 5 segundora. 
3.- Ivan Fernandez: 14 segundora.

Emakumezkoak:

1.- Gema Barrachina: 1:11:32.
2.- Diana Martin: 14 segundora.
3.- Gisela Carrion: 23 segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.