pilota

Xala finalerdietatik kanpo geratu da, lunbalgiagatik

Gaur zen Irujoren kontra jokatzekoa, Bilbon. Irujo ariko da Idoatearen aurka Buruz Buruko finalerdietan.

2012ko maiatzaren 26a
15:48
Entzun

Yves Salaberri Xala-k ez du gaur Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako partida jokatuko Juan Martinez de Irujoren aurka, Bilbon, lunbalgiak jota dagoelako. Jadanik ezin duenez atzerapenik eskatu, txapelketatik at geratu da Xala egungo txapelduna. Irujo finalerdietan Mikel Idoateren aurka ariko da.

Aspe enpresak esan duenez, Xalak atzo arratsaldean izan zituen lunbalgiako lehen arazoak. Gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan izan da frogak egiten, baina ikusi du ezinezkoa zaiola ondo aritzea, eta uko egin dio final-laurdena jokatzeari.

Gaurko partida horren ordez, beste bat antolatu dute: Irujo-Laskurain, Titin III.a-Zubieta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.