Xalak eta Irujok pilotak aukeratuko dituzte gaur
PILOTA. Yves Salaberri Xala eta Juan Martinez de Irujo Bilbon izango dira gaur, Bizkaia pilotalekuan, larunbatean elkarren aurka jokatuko duten Banakako Txapelketako final-laurdenetako partidarako pilotak aukeratzen. Xalaren eta Irujoren artekoa joan zen maiatzaren 20an zen jokatzekoa, baina bertan behera geratu zen, Lekuinekoa gripeak jota baitzegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu