pilota

Xalak eta Zubietak pilota biziagoak hautatu dituzte

Igandean jokatuko dute Binakako Txapelketako finala Gonzalez eta Laskurainen aurka, Ogetan. Oraindik 150 sarrera daude saltzeko eta gaur material hautaketan ez da jarraitzaile askorik izan.

2010eko martxoaren 31
17:21
Entzun
Ives Salaberri Xala eta Aitor Zubietak osatutako bikoteak Lehen Mailako Binakako Txapelketako finalerako Sebastian Gonzalez-Aritz Laskurainek baino pilota bizixeagoak hautatu ditu gaur Gasteizen, Ogeta frontoian, bi bikoteen materialaren artean aldea handia ez bada ere. Xala-Zubietak 104, 104,4 eta 104,5 gramoko pilotak apartatu ditu, Gonzalez-Laskurainek 105, 105,2 eta 105,8koak.

Inor ez da kexatu pilotekin. Gainera, Gonzalezek esan du bi bikoteak aurtengo txapelketako sailkapen fasean lehiatu ziren partidatik hona material aldetik aldea txikitu egin dela, orduan Xala-Zubietarenak orain baino biziagoak zirela. Xala-Zubieta izan zen nagusi orduan: 22-10.

Final gogorra aurreikusi dute lau pilotariek. "Borrokatua izango da, ez azkarra. Nerbioei eutsiz gero, ez da zulo handirk sortuko", esan du Laskurainek gaur.

Ohi ez bezala, gaur ez da jarraitzaile askorik azaldu pilotalekura material hautaketara.

Igandean izango da finala, 18:00etatik aurrera (ETB1). Sarrerak ez daude agortuta daude; 150 falta dira saltzeko. Bakoitzaren salneurria: 130 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.