Pilota

Xalak, gerriko minez, ez du partida bukatu

Retegi Bik eta Rezustak ligaxkako lehen puntua lortu dute, Tolosan (22-14)

Xala, kontrakantxan eserita. J. R.
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko abenduaren 22a
18:28
Entzun

Xalak zaintiratua izan du gerrian, eta bertan behera utzi du Tolosan jokatzen ari zen Binakako Txapelketako partida. Ondorioz, Julen Retegik eta Beñat Rezustak ligaxkako lehen puntua lortu dute (22-14). Lekuinekoak min hartu duenean, bera eta David Merino aurretik ziren (14-10).

Aurrelariak gerriko eta bizkarrezurreko —lunbalgiak— minak izan ditu azken hilabeteetan eta lesioaren larritasuna zehazteke dago. Altuna III.ak ordezkatuko du igandean, Bengoetxea VI.a eta Aretxabaletaren aurka.

Markagailua: 0-1, 9-1, 9-3, 10-3, 10-4, 11-4, 11-5, 12-5, 12-6, 13-6, 13-10 eta 14-10. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.