Igandean Bilbon jokatzekoa zen Xala-Martinez de Irujo buruz buruko txapelketako final-laurdenetako partida atzeratu egin da, Xalak gripea duelako. Hala jakinarazi du gaur EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligak.
Oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko den, baina hilaren 26an edo 27an izan daitekeela zabaldu da. Araudiaren arabera, partida hurrengo faseko lehen partida baino lehen jokatuko beharko dute, eta data berriak ezingo du hurrengo faseen egutegia baldintzatu.