tenisa

Xarapovak lehen aldiz irabazi du Roland Garros

6-3 eta 6-2 hartu du mendean Errani. Laugarren Grand Slam titulua du. Gizonezkoen finala, bihar: Djokovic-Nadal.

2012ko ekainaren 9a
17:22
Entzun

Bere lehen Roland Garros irabazi du arratsaldean Maria Xarapovak (Errusia, 25 urte), finalean Sara Errani gaindituta: 6-3 eta 6-2. Biek Parisko torneoko euren estreinako finala izan dute. Erraz ibili da partida osoan Xarapova, joko zuzena eta gogorra eginez. 

Grand Slameko bere laugarren titulua du gaurkoa: 2004an Wimbledon lortu zuen, 2006an AEBetako Irekia eta 2008an Australiakoa. Munduko sailkapenean aurreneko tokian jarriko da astelehenean.

"Honaino iristeko urte askoko lana egin behar izan dut", esan du Xarapovak. "Garaipen gogoangarria izan da".

Gizonezkoen finala bihar izango da (15:00): Novak Djokovic-Rafael Nadal. Aurrenak Grand Slameko bost torneo ditu irabazita: Australia hiru aldiz, eta behin Wimbledon eta AEB. Nadalek hamar daramatza: sei Roland Garros, bi Wimbledon eta Australia eta AEB bana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.