Futbola

Yestek ez du segituko Athleticen

Klubak ez du onartu jokalariaren azken eskaintza. 19 urte egin ditu Athleticen.

2010eko maiatzaren 21a
16:11
Entzun
Zurrumurru ozena zena gaur baieztatu da: Fran Yestek ez du segituko Athleticen. Jokalariak berak jakinarazi du hori. Klubak ez du onartu kontratua berritzeko Yestek egindako azken eskaintza, eta ekainaren 30ean taldea utziko du, egungo kontratua bukatzean.

Yestek (Basauri, Bizkaia, 1979) hemeretzi urte egin ditu Athletic klubean. 1999ko otsailaren 7an egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan, Racingen aurkako partidan. Zelai-erdiko ezker hegaleko postuan jokatu du gehienetan. Espainiako Liga, Espainiako Kopa, UEFA Txapelketa eta Europa Liga kontuan hartuta, guztira 353 partidatan jokatu du eta 68 gol sartu. 2009an Bartzelonaren kontra jokatutako Kopako finala da haren lorpenik handiena -Athleticek 1-4 galdu zuen-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.