FUTBOLA. Yuri Berchichek positibo eman du COVID-19an, Athleticek herenegun lehen taldeko kideei egin zien PCR probatan. «Zorionez, ez dut inolako sintomarik, eta ni eta nire familia ondo gaude», esan zuen Yurik Twitterren. Athleticeko jokalariak bakartuta egon beharko du egun batzuetan, eta berriz egingo diote PCR proba.
Bestalde, Eibarrek gaur jokatuko du Espainiako Lehen Mailako bigarren jardunaldiko partida, Levanteren zelaian (11:30). Eibartarrek bikain ekin zioten lehiari, etxean Betisi 1-0 irabazita. Levantek ere irabazi egin zuen estreinakoa: 0-1 Logroñori.
Yuri Berchichek positibo eman du koronabirusean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu