Yuri Berchiche izan da Athleticek taldea indartzeko egin duen apustu nagusia. 20 milioi euro ordaindu ditu hura fitxatzeko. Jokalariak aprobetxatu egin nahi du Athleticek eman dion bigarren aukera.
Hona elkarrizketan egin dituen adierazpenetako batzuen aurrerapena:
"Sasoi txarra egin ostean, klubak jokalari interesgarriak fitxatu ditu. Zeudenak eta berriok saiatuko gara ilusioa sortzen".
"Nik presioa behin baino ez dut nabaritu. PSGrekin Txapeldunen Ligan Real Madrilen kontra jokatu nuenean".
"Real Unionen jokatu nuen lehen denboraldian futbola uztea pentsatu nuen. Miguel Sola iritsi, eta egoera irauli nuen".