Buruz Buruko Txapelketa

Zabaletak bertan behera utzi du buruz burukoa

Zuntz-haustura du sorbaldan, eta ezingo du Urrutikoetxearen aurka jokatu. Xalak, berriz, astebete atzeratu du partida.

Zabaleta, larunbatean, Jaunarenaren aurkako partidan, Labriten. JAGOBA MANTEROLA, ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko maiatzaren 19a
15:07
Entzun

Jose Javier Zabaletak agur esan dio buruz buruko txapelketari. Final-laurdenetarako sailkatuta egon ondoren, ezingo du jokatu Mikel Urrutikoetxearen aurka. Etxarrengo atzelariak zuntz-haustura du sorbaldan eta «hainbat aste» beharko ditu sendatzeko. Beraz, Urrutikoetxea zuzenean sailkatuko da finalerdietarako.

Xalak, berriz, atzerapena eskatu du, eta EPELeko epaileak onartu egin du. Eskuko minez dago, eta bere atzerapenak txapelketako hurrengo fasearen data aldaraziko ez duelako onartu du epaileak. Gauzak hala, ekainaren 1ean jokatuko du Mikel Idoateren aurkako final-laurdenetako partida.

Asteburu honetan final-laurdenetako bi partida jokatuko dira: Olaizola II.aren eta Retegi Biren artekoa, igandean, Donostian (17:00); eta Irujo eta Beroizen artekoa, larunbatean, Iruñean (17:00).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.