Espainiako Kopa

Zailago ezin: Real Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona

Realak Bernabeun jokatuko du Espainiako Kopako final-laurdenetako kanporaketa, Real Madrilen kontra; Athleticek, berriz, San Mamesen, Bartzelonaren kontra. Datorren ostegunean ariko dira biak.

ainara arratibel gascon
2020ko urtarrilaren 31
21:29
Entzun

Ikusmina zegoen Espainiako Kopako final-laurdenek Realaren eta Athleticen arteko kanporaketa ekarriko zuen. Baina zoriak ez du derbirik ekarrik. Bai, ordea, bi partida handi euskal taldeentzat: Real Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona. Kanporaketa partida bakarrera izango da. Ostegunean ariko dira bi euskal taldeak: 19:00etan Reala, eta 21:00etan Athletic. Ez dute, beraz, lantegi erraza , aurrera egiteko.

Real Madrilen eta Realaren arteko kanporaketa izan da zozketan ateratzen aurrena. Lehen aldia da Bernabeun partida bakarrerako kanporaketa bat jokatzen dela. Bigarren aldiz bisitatuko du Imanol Alguacilen taldeak Bernabeu. Ligan iragan azaroaren 23an jokatu zuten, eta txuri-urdinek 3-1 galdu zuten, nahiz eta Willian Joseren gol batek jarri ziren aurretik 2. minutuan. Gero Benzemaren, Valverderen eta Modricen golekin buelta eman zion Espainiako taldeak lehiari. Historian hamargarren aldiz jokatuko da kanporaketa.

Atlhletic eta Bartzelona dira Espainiako Kopa gehien irabazi dituzten bi taldeak. 24 eta 30, hurrenez hurren. Denboraldi honetan, Ligako lehen partidan jokatu zuten, nor baino nor gehiago, San Mamesen. Partida gogoangarria izan zen zale eta jokalari zuri-gorrientzat. Azken minutuan irabazi baitzuen Athleticek, Adurizek txilenaz sartutako gol ikusgarri batekin.

 

Hauek dira kanporaketak

 

—Otsailaren 4a, asteartea:

Granada-Valentzia (21:00, Cuatro eta Dazn)

—Otsailaren 5a, asteazkena:

Mirandes-Vila-real (21:00, Dazn)

—Otsailaren 6a, osteguna:

Rea Madril-Reala (19:00, Dazn)

Athletic-Bartzelona (21:00, Cuatro eta Dazn)

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.