lau t'erdiko finala

Zalantzek hor diraute

Pilota aukeraketan konforme agertu dira Irujo eta Olaizola II.a, baina oraindik ez zaizkie erabat osatu lesioak.

Olaizola eta Irujo. R. B., ARP
2013ko abenduaren 11
17:55
Entzun

Larunbatean jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok lau t'erdiko txapelketako finala, eta materiala hautatu dute gaur goizean. Pilotekin ez da arazorik izan, baina bi aurrelarien mina da kezka nagusia.

Olaizolak ez du bere lesioaren inguruan hitz egin nahi izan; oraindik min duela esan du, baina ez dela aitzakia izango larunbateko finalean. Irujok, berriz, azaldu du hatz apurtua ez duela guztiz osatua, baina pilota jotzean gero eta beldur gutxiagorekin ematen diola. Baikor agertu da Iberokoa; ez hainbeste, ordea, Goizuetakoa.

Hiru egunen faltan, oraindik 130 sarrera daude salgai. Gasteizen izango da finala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.