Garaipenaren bila joan dira, baina berdinketarekin koformatu behar izan dute gaur Eusebio Sacristanen mutilek Levanteren aurkako partidan.
Bost partida jarraian galdu gabe egin ondoren, joan den asteartean Atletico Madrilen aurka 3-0 galdu izanak arrastoa utzi du Donostiako klubean, eta gaurkoa zuten mamua uxatzeko aukera. Baina Levantek argi utzi du sailkapeneko azkena izanda ere borrokarako gogoz daudela.
Hasiera indartsua egin dute etxekoek, hainbat aukera onen ostean, lehen gola sartuz Diego Reyesen jaurtiketa bikain bati esker. Lehen tantoak, baina, lasaitu egin ditu txuri-urdinak eta erasoan jarraitu ordez, defentsan jarri dituzte indarrak. Ez dute asmatu. Minutu gutxira heldu baita Levanteren gola. Deyversonek sartu du.
Bigarren zatian, gogoz irten dira bi taldeak zelaira, baina aukera onak izan arren, ez batak ez besteak ez dute lortu markagailua aldatzea.