Zaragozaren aurka 300. partida jokatuko du Iraolak
ATHLETIC. Joaquin Caparrosek ezustea ematen ez badu, Zaragozaren aurka 300. partida jokatuko du Andoni Iraolak Athleticekin, Lehen Mailako 250.a. Urriaren 16an edo 17an jokatuko da partida hori. 1999an iritsi zen Iraola Lezamara, Antiguokotik. Gazte mailan jokatzen hasi zen, eta 2003ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Bartzelonaren aurka. Ernesto Valverde zen orduan Athleticeko entrenatzailea. Ligako 249 partidez gain, Espainiako Kopako 29, UEFA Kopako, Europako Ligako eta Txapeldunen Ligako 19, eta Espainiako Superkopako beste bi partida jokatu ditu. 29 gol sartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu