Zaratamo eta Markina, Bizkaiko txapelaren bila
ESKU-HUSKA. Zaratamok eta Markinak Bizkaiko herri arteko finala jokatuko dute gaur, Arrigorriagan (17:00). Markinak Bizkaiko txapeldunak ditu kadeteetan; Zaratamok, berriz, ustez bikote hobea du gazte mailan. Gauzak hala, litekeena da azken partidan erabakitzea txapela, eta hor Zaratamok alde txikia du. Markinak Galdakao kanporatu zuen finalerdietan, eta Zaratamok, Arrankudiaga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu