Arrauna

Zarautz eta Ares mailaz igo dira, eta ACTn ariko dira datorren urtean

San Pedro jaitsiko da mailaz, eta ARC ligan ariko da datorren urtean. Euskotren ligan, mailari eutsi dio Hondarribiak. Urdaibaik irabazi du Portugaleteko bandera.

Zarauzko trainerua, atzo, Bermeon, playoffaren lehen tandako garaipena ospatzen. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2019ko irailaren 15a
11:52
Entzun

Zarautz eta Ares goreneko mailan ariko dira datorren denboraldian. Horiek izan dira kanporaketako bi onenak; bai Bermeoko tandan, baita gaur Portugaleten jokatu denean ere.

Txanponaren beste aldean, San Pedrok maila galduko du, kanporaketako azken sailkatua izan baita. San Pedrorekin batera, Astillerok ere ACT ligatik ARCra egingo du.

Ondorengoa izan da kanporaketako azken sailkapena:

Euskotren ligan, Hondarribiak mailari eutsi dio eta Oriorekin, Arraun Lagunak-ekin eta Donostiarrarekin batera lehiatuko da datorren urtean goreneko mailan.

Hondarribia Bermeoko eta Portugaleteko bi txandetan izan da azkarrena, Hibaikaren eta Zumaiaren aurretik. Ondorengoa izan da azken sailkapena:

Eusko Label ligako azken bandera ere jokatu da gaur Portugaleten. Bermeokoek 19:09ko denbora egin dute, eta denboraldiko hirugarren bandera eskuratu dute; aurtengo ligan eskuratu duten lehenengoa. Bigarren Ondarroa izan da, ia zazpi segundora. Atzetik gelditu dira Hondarribia, Donostiarra, Zierbena, Santurtzi, Orio eta Cabo, hurrenez hurren.

Oriok atzo lortu zuen liga txapelketa irabaztea, Bermeoko uretan irabazita. Estropadaren ostean jaso dute Eusko Label ligako koroa, eta zaleekin ospatu dute garaipena.

Ondorengoa izan da gaurko estropadako sailkapena:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.