Zarauzko probako lehen saioa, bertan behera
SURFA. Atzo zen hastekoa San Miguel Pro Zarautz WQS zirkuituko proba, baina lehen jardunaldia bertan behera geratu zen, olatu faltagatik. Gaur hasiko da lehia, olatuek laguntzen badute. Bestalde, Kelly Slater estatubatuarrak ASP zirkuituko bosgarren proba irabazi zuen atzo Teahupoon (Polinesia Frantsesa), eta lider jarri da maila nagusiko sailkapenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu