Atzo aurreneko eguna zen Zarauzko San Miguel Pro surf txapelketan. Baina nahikoa olatu ez zegoelako bertan behera utzi behar izan zuten lehiaketa. Gaur ere, beste hainbeste egin behar izan dute olaturik ezean. Antolatzaileek bihartik aurrera olatu onak izango direla uste dute.
WQS zirkuituko txapelketa da Zarauzkoa, sei izarretakoa. Euskal Herriko surflari asko dira bertan. Lehenengo txandan hauexek sartuko dira uretara: Alex Gironi, Borja Agote, Romain Laulhe, Marcos San Segundo, Eneko Acero, Txaber Trojaola, Norman Landa, eta Jatyr Berasaluze. Bigarren txandan berriz, lau zarauztarrak lehiatuko dira: Mario Azurza, Aritz Aranburu, Hodei Collazo eta Igor Muniain.
Surfa
Zarauzko surf txapelketan, gaur ere olaturik ez
Atzo bertan behera geratu zen txapelketa eta gaur ere, beste horrenbeste egin behar izan dute. Antolatzaileak lasai daude, ostegunetik igandera bitartean olatu onak espero direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu