kirola

Zazpi errusiar mendizale desagertu dira Txinan, Kunlun mendikatean

Asteartetik ez dute haien berririk. Sei mila metrotik gorako mendiak daude han, eta duela bi urte lau lagun hil ziren.

2009ko urriaren 16a
18:51
Entzun
Errusiako zazpi mendizale desagertuta daude Txinako mendikate batean: Kunlun-en. Herrialdearen mendebaldean dago, Xinjiang eskualdean, Himalayako mendien, Tarim ibaiaren eta Taklamakango desertuaren erdian.

Xinhua Txinako berri agentziaren arabera, errusiar mendizaleek Zhang Hong itzultzaileari asteartean deitu eta jakinarazi zioten "arriskuan" zeudela eta alpinistetako bat gaixorik zela, larri. Harrezkero, erreskate taldeak bilatze lanetan dabiltza.

Sei mila metrotik gorako mendiak daude Kunlunen, eta ingurune gogorra dela diote adituek. 2007ko irailean lau mendizale hil egin ziren han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.