Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa gaur, Hendaian

2010eko irailaren 11
00:00
Entzun
HERRI KIROLAK. Zazpi Herrialdeen Arteko 22. Txapelketa jokatuko dute gaur, 16:00etan, Hendaiako Gaztelu Zahar plaza irekian (Lapurdi). Hamar kirol hartzen dituen Euskal Herriko Txapelketarik handiena da, eta Euskal Herria kirol arloan batzen duen txapelketa bakarrenetakoa. Zazpi herrialdeetako kirolariak ariko dira lehian hamar kiroletan: sokatira goma gainean (liga sistema), lokotx biltzean, txinga eroatean, harri-jasotzean, zaku eramate lasterketan, lasto jasotzean, orga jokoan, ingude jasotzean, trontzan eta aizkoran. Aipatutako hamar kirol horietan herrialde bakoitzeko txapeldunak hartuko du parte. Nafarroa Garaiak irabazi du txapela jokatutako azken sei ekitaldietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.